Begirada anitzak tailerraren laguntzaz orain arte landutakoaren errepasoa eginez...
Hitz egin dezagun aniztasun kontzeptua/k gure gizartean hartzen ari den balio eta indarraz. Errealitatea bera anitza denez, eguneroko bizitzaren parte dela eta bizitzaren esperientziaren muinean dagoela ohartu behar dugu. Hortaz, aniztasunak dena zeharkatzen du: gizartea (adina, sexua, klasea…), gorputzak (gizenak, argalak, altuak, baxuak…), natura, azalak, genero identitateak, orientazio sexualak, auzoak, herriak, hizkuntzak eta abar. Kultura faktore ezberdinak gehitzearen ondorioa den moduan (ez estatikoa ezta aldaezina ere), aniztasuna ere eraldatzen dago uneoro, testuinguru eta garai ezberdinetara moldatzen doa eta konstrukzio sozial bat denez, eraikitzen den bezalaxe, deseraiki ere egin daiteke. Beraz, aniztasuna ona, beharrezkoa eta aberasgarria da. Teoriatik haratago, modu praktikoan ezberdinen arteko hartu-emanak, aniztasun hori guztia bizitzeko eta elkarbizitza hobetzeko tresna bihurtzen dira, aurrera egiten eta egokitzen lagunduz. Modu honetan, eskola gizarte kohesi