Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza, bideo eta irudien inguruko hausnarketa

NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?

Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean. 

Gure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo genuke?

Konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak. 

DESBERDINTASUNAK

AMANKOMUNAK
Baikorra
Maitekorra
Neska
Enpatikoa
Euskalduna
Ulerkorra
Adeitsua
Pazientziaduna
Etiketak alde batera uztea
Bere munduan dagoena

Lagunen laguna
Alaia
Lotsatia
Burugogorra


1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK

1.1. Nola jantziko zenuke zure alaba edo semea?
Gure seme-alaba eroso jantziko genuke, adinaren arabera bere beharrak asetzeko erosoen egoteko moduko arropak erabiliko genituzke. Haurrak preferentziak azalduko balitu, kontuan izango genituzke eta bere nahia errespetatuko genuke, beti ere bere zaintza eta ongizatea kontuan hartuz.

1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Laurogei bat neska eta zortzi bat mutil.

1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Zuzenduta ez egon arren, txikitatik testuinguru desberdinetan (familian, auzoan, eskola…) eta modu askotan (telebista, kalean daude irudien bitartez, hitzen bitartez, ereduen bitartez…) neskak eta mutilak bide desberdinetatik bideratuak izaten dira.

1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Lan arloan desberdintasun nabarmenak daude oraindik ere. Emakumezkoak soldata baxuagoak dituzte oraindik ere. 

Bestalde, genero estereotipoetan oinarritutako sozializazioaren ondorioz, ikasketa eta lan aukeraketari dagokionez, emakumeek ekonomikoki eta sozialki gutxiagoak baloratuak diren aukerak egitera eramaten ditu. Honekin batera, rol sexuala barneratu eta bere gain hartzen dituen funtzioek (besteen zaintza adibidez) lan arloan eragin nabarmena dute. Guzti honen ondorioz, emakumeek lanpostu zehatz batzuetarako sarbidea mugatua dute, agian ez formalki baina bai errealitatean.

1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Bai. Nahiz eta oso landua izan estereotipoen gaia inkontzienteki heziketa ezberdina ematen da (familian, herrian, komunikabideetan, kalean…). Horrez gain, emakume eta gizonezko eredu ezberdinak dituzte egunerokoan eta eredu hauek askotan generoaren estereotipoari erantzuten diote. 

1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?


Superhombre
Glamour
Forma
Kolore ilunak (urdina, beltza…)
Gizonezkoak jarrera aktiboa (igerilekutik irteten aurkitzen da)
Gizonezkoa kirolaria eta indartsua
Arroparik gabe eta indarra erakusten du
Protagonismoa
Seduktore eta harro aurpegia
Boterea eta ahalguztiduna
Burua igota
Kolore argiak (arrosa, zuria ...)
Testuingururik gabea
Edertasuna eta moda
Emakumeak zuriz jantzita
Irribartsu
Behera begira
Sumisioa
Pasibotasuna
Zuzentasuna
Nortasun eza
Edukiak
Etxea eta seme-alabak bere ardura izango ez balira bezala agertzen da, baina era berean horiek egitea ere posible duela adierazten du.


Izenburua: Superhombre.


Sexuari eta indarrari erreferentzia egiten zaio.


Eguneroko elikaduraz arduratzen ez diren arren, lagun artean egiten diren otorduez beraiek arduratzen direla ikusten da: protagonismoa.  
Estetika (zirujia, edertasuna, itxura, arrakasta) garrantzi handia.
Bikotea izateari, maitemintzeari.


Izenburua: “Glamour”.


Estereotipoak.


1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
Emakume guztiak soineko oso motza jantzita ageri dira eta edertasun “canonen” barruan sartzen dira: argalak, altuak, ederrak. Gizonezkoak aldiz, fisikoki zein jarrera ezberdina ageri dute: argalak, lodiak, janzkera ezberdinak, jarrera ezberdinak (alai, serio...). Laburbilduz, irudiak emakumeak nortasunik gabeak direla adierazten du eta gizonezkoak berriz, izaera ezberdinekoak direla.
Urte zahar gaua
Gizonezkoen kasuan ez da aintzat hartzen beraien fisikoa eta izaerari garrantzi gehiago ematen zaio. Aldiz, emakumeen kasuan garrantzitsuena beraien fisikoa da eta denek izan behar dute gazteak, ederrak, erakargarriak eta estereotipatuak.

1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai, gure gizartean estereotipoak existitzen dira. Gure gizartean emakumea edo gizona izan estereotipo jakin batzuk ezartzen dira. 
Emakume heterosexualak: ederrak, erakargarriak, gazteak, atseginak, argalak, zaintzaileak, pasiboak, goxoak.
Gizonezko heterosexualak: aktiboak, indartsuak, ahalguztiduna, esperientziadunak, jakintsuak, salbatzailea, boteretsua. 
Emakume homosexualak: “marimacho”, estetika berezi batekin, zakarrak.
Gizon homosexualak: afeminatuak, ahulak, promiskuoak.
Transexualak: “Trabestiak”

1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Ez. Adibidez, hemen dugun emakumearen gorputz eredua, ez dator bat emakume saharauiarrekin. Azken hauen estereotipoa emakume fuerteak eta sendoak izatea da, gure estereotipoekin alderatuz kontrajartzen da. Bestalde, Asian azal kolore txuria edertasunaren seinale da eta gure gizartean berriz, azal kolore brontzeatua izatea da edertasunaren isla. 

Beste garai batzuetan estereotipo ezberdinak egon dira. Aspaldi, emakume lodiak eta azal kolore txurikoak edertasunaren eta aberastasunaren isla ziren. Eta azal ilunekoak eta argalak berriz, pobreziaren eta edertasun ezaren adierazle. 

Gaur egun dauden baloreak egungo produktu kulturala dira eta denboran zehar aldakorrak dira. 

1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Gizartean oso ezaguna ez den kontzeptu bat da mikromatxismoena, honako hauek normaltzat hartzen ditugulako. “Mikromatxismoa” egunerokotasunean ematen diren erasoak dira bai zuzenki eta baita zeharka ere eta asko gizartean onartuak daude eta kasu batzuetan inkontzienteki ez gara ohartzen, barneratuak ditugulako. Izan ere, gizarte heteropatriarkal batean bizi gara eta emakumeak izanda, horrelako egoera asko bizi izan ditugu gure bizitzan zehar. 

Oso egoera desatseginak izaten dira, eta batzuetan beldurra sentitzera iritsi gara. Bizi garen gizartean oraindik ere horrelako egoerak onartuak izateak lotsa eta tristura handia ematen digu. Mikromatxismoak ez dira broma moduan hartu behar, ahozko eraso moduan baizik. Horrelako “bromak” bizi edo ikusi bezain laster, hauek mozten saiatu behar gara. Eta garrantzitsuena, horrelako jokabideak bultzatzen dituzten praktikekin bukatu behar dugula.

2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?

2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
  • Guztiok gara desberdinak.
  • Eskolak egoera bulnerablean daudenei arreta berezia eskaintzearen garrantzia.
  • Eskolak asko markatzen du.
  • Familia lagun eta irakaslearen garrantzia, ONARPENA.
  • Gainerakoek nola ikusten gaituzten eragina du gure buruaren ezaugarriak antzemateko orduan.
  • Desberdintasunaren aurrean dauden aurreiritziek sufrimendua dakarte.
  • Familiei bide zaila eta luzea egitea tokatzen zaie askotan eta bide honetan babestuak eta ulertuak sentitzeak asko laguntzen die.
  • Irakaslearen funtzioa oinarrizkoa da, etikoa izatearen garrantzia: indarkeria (ahozkoa zein fisikoa) hasieratik gelditu, pertsonak diren moduan onartu, eta egoera desabantailatsuan daudenak bereziki kontuan izan. 
  • Irakasleak haur guztiak pertsona moduan tratatu eta hauengan konfiantza izan behar du. 
  • Desberdintasunaren aurrean jakinmina izatea normala da eta onartu behar da, beti ere, errespetuz, edukazioz eta sentsibilitatearekin egiten bada. 
  • Haurren jakinminari erantzun behar zaio eta naturaltasunez jokatu behar da.
  • Desberdintasunak ezabatzearen ahaleginak askotan sufrimendua dakar.
  • Haurtzaroaren garrantzia (zoriontsua eta onartua izan bada), helduaroan helduleku bilakatu daiteke momentu askotan.
  • Helduleku bat izatearen garrantzia, afizio bat, lanbidea….
  • Laguntzak ematea soilik behar direnean, ez aurreratzearen garrantzia.
  • Zailtasunek eta desberdintasunek askotan, gaitasunak garatzea eragin dezakete.
2.2.  FRIENDS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
Ahozko eraso zuzena
2
Bazterketa eta marjinazio soziala (aktiboa)
3
Bazterketa eta marjinazio soziala (pasiboa)
4
Eraso fisiko zuzena, xantaia
5
Bazterketa eta marjinazio soziala (aktiboa)
6
Zuzeneko eraso fisikoa

2.4. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasunaren ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
  • funtzionala
  • fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
  • ahozkoak
  • sozialak
  • arrazakeria
  • janzkera edo izakera
  • ciberbulling
b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu? 
Bideoetan ikusi ditugun protagonistak oso gaizki sentituko dira, bakarrik, beldurtuta, inpotentziaz beteta, desesperatuta, minduta, gutxietsiak, existituko ez balira bezala,... askotan errudun ere sentitu daitezke eta bizi duten sufrimenduaren ondorioz errealitatetik desagertzeko gogoz.

Gutako batzuk puntualki bizi izan ditugu horrelako egoerak eta ezagutu ditugu horrelakoak jasan dituzten pertsonak.

d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Erasotzaileak diren pertsonak normalean bakarka ez dute adorerik izaten ezta segurtasunik bakarrik moldatzeko. Gehienetan pertsona hauek ez dira baloratuak izaten, ez dago beraienganako benetako mirespenik, errespeturik ezta adiskidetasunik ere, besteek (beraiekin daudenek ere) beraiengana sentitzen duten sentimendu nagusiena beldurra izaten da. 

Erasotzaileek taldearen beharra izaten dute, taldearen babesak indartsu, ospetsu eta boteretsu sentiarazten ditu.

e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Jazarpena eta diskriminazio egoeren aurrean askotan beldur sentimendua nagusitzen da. Ikusle eta lekukoei egoera hauei aurre egiteak beldurra ematen die, erasotua izango direnaren beldurra. Beldurrak eta arazoetan sartu nahi ez izateak geldiarazten eta isilarazten ditu. Ez dira konturatzen isiltasunak jazarpena areagotzen duela eta erasotzaileari zuzenean aurre egin beharra izan gabe, gauza asko egin daitezkeela.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Décima sesión, creando el mapa conceptual.

Artea gizartea eraldatzeko tresna gisa

Aniztasunaren inguruan... aurreiritziak