Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Moduloa

Azken posta

Imagen
Bidaiaren amaiera iritsi da... oraingoan aniztasuna eta hezkuntzaren inguruan ibili gara galtzak bete lan! Hala ere, bidaia, espero genuen moduan, oso aberasgarria izan da eta gustura aritu gara lan eta jolasean. Poza, tristura, haserreak… denetik izan ditugu bidean, baina bidai hunkigarria izan da benetan. Lanari amaiera emateko, azken post honetan, bidaiaren laburpen txiki bat egingo dugu. Aniztasunaren inguruan… aurreiritziak  genituenez, lanari hasiera emateko, gure ideiak eta usteak mahai gainean jarri genituen. Pixkanaka, ordea, gure koloretako munduak gris koloreak ere bazituela konturatu ginen eta  arte garaikidearen eskutik aniztasunaren kontzeptura hurbiltzen  aurrerapausoak emateko,  L’intrus  erakusketa, bereziki, lagungarria izan zen. Bidaian aurrera, ordea,  artea gizartea eraldatzeko tresna gisa  erabiltzeko ideiak liluratuta utzi gintuen: hitzaldiek maila teorikoan ekarpenak egin zizkiguten; tailerrekin aldiz, maila pertsonalago b...

Ezin dugu gizarte utopikoaren zama haurrengan utzi

Azkeneko bost urteetan transexualitatearen inguruan ume batzuk ezagutza berri bat ekarri dute gurera. Hau ulertzeko garrantzitsua da begiak eta belarriak irekitzea, gutxi hitz egin eta asko behatu eta entzutea. The Light - Holly Siz  bideotik begiradaren garrantzia azpimarratu beharra dago; gurasoen begirada, ikaskideena, kaleko pertsonena etab. Haur hauek etengabe pairatzen duten errealitatea da eta kontuan izan behar dugu begiradek epaitu egiten dutela haurra. Haur transexualen kasuan, egiten duten hori ezin dutela egin jasotzen dutela uneoro. Gure eskoletan haur guztiei ateak ireki behar dizkiegu, bakoitza den bezalakoa izateko aukerak eskainiz. Haurrak txikiak direnean “Mozorroen txokoan” jolas sinbolikoa gauzatu dezakete eta bertan nahi duten hori izateko aukera dute, baina hazten doazen heinean askatasun hori galduz joaten dira. Horregatik, etorkizuneko irakasleek ardura handia dute; egoerak landu eta aukerak eskaini bakoitza den hori izateko eta nahi duen horretan hez...

Haurren munduak bizi duten errealitatea islatzen

Imagen
Jakin badakigu, eskolara joateko aukera izatea eta hezkuntza jasotzea oinarrizko eskubide bat dela eta ez lukeela gutxi batzuk bizi dugun pribilegioa izan behar. Film labur baina intentsu honetan argi ikus daiteke oinarrizko eskubide hau ez dela aitortua, kultura dominanteak kultura gutxituarekiko duen boterea eta gizarte matxista baten eredu argia emakumeek diskriminazioa pairatuz.  Haurren munduak gerran edo gatazkan dauden herrialdeetan bizi duten errealitatea islatzen du, gudetara jolastuz, indarkeria normaltzat hartuz, mutilek nesken gaineko boterea erakutsiz… eredu direnetatik ikusten dutena ikasi eta imitatzen baitute. Guk bizi dugun errealitatearen inguruan hausnartu eta kuestionatzeko aukera eskaintzen digu pelikulak.  Alde batetik, nahiz eta protagonistak bidean etengabe trabak eta oztopoak aurkitu emakumea izateagatik, dirua ez edukitzeagatik eta abar, zailtasun guztien gainetik bere helburua lortzeko, hots, eskolara joateko eta beharrezkoa duen materiala ...

“Bandoei egin gabe men ote genezake omen?”

Euskadin azken hamarkadetan gertatu denaren inguruko lekukotasunak biltzen dituen erakusketa honek, aniztasunarekin lotura zuzena duen gaia jarri du mahai gainean. Gure herrian azken hamarkadetan gertatu izan denaren historia hain zuzen. Orokorrean, gertutik bizi izan dugun gaia izan da: lagunartean, familian eta kalean hitz egindakoa, hori bai, gehienetan, konfiantza giroan. Hala ere, testuinguru batzuetan gai tabu bat izan dela ere esan beharra dago. Kuriosoa da gai honek eskolan izan duen presentzia falta adibidez, gertuko gatazkak, gureak direnak eta askotan lehenengo pertsonan bizi izan ditugunak bazterrean utzi dira. Gatazken inguruko ikuspegi berri batera pasatzea ezinbestekoa da, bai eskolaren egunerokotasunean baina baita gure herriaren historian gertatutakoak lantzeko garaian ere. Hortaz, ezinbestean, gatazkak modu hezigarrian lantzea ezinbesteko pausua da. Bideoetan lekuko ezberdinek bizitutako esperientziak entzuteko aukera izan dugu erakusketan. Memoria hurbilar...

Borroka amaigabeak

Imagen
Premia bereziak dituzten haur eta familien bizitzak askotan borroka amaigabeak dira. Haur hauen atzean bizipen zailak daude eta hori gutxi ez balitz, gizarteak ez ditu famili hauen beharrak asetzen. Honek, familia hauek bizi dituzten bakardade eta beldurrak areagotzen dituelarik. Hunkigarria izan da Maitederrek eskaini digun hitzaldia, berak hezkuntza eremuan esperientzia zabala izateaz gain, behar bereziak dituen haur baten ama baita eta honek balio erantsia ematen dio eskaini dakiguken azalpen orori.  Gizarte zerbitzuek ez dute behar bezala erantzuten, eskolak oztopoak jartzen ditu etengabe eta herria bera ez dago prestatuta pertsona hauei modu egokian erantzuteko. Premiazkoa da familia hauei bizitza erraztea: zerbitzuak egotea, gizartea sentsibilizatzea, pertsonak inplikatzea… ezinbestean, gizartea hezi beharra dago! Zentzu honetan, Hezkuntzak badu zeresanik eta ez dago beste aldera begiratzeko aukera gehiagorik. Hezkuntza sistemak famili hauei erantzutea derrigor...

Begirada anitzak tailerraren laguntzaz orain arte landutakoaren errepasoa eginez...

Imagen
Hitz egin dezagun aniztasun kontzeptua/k gure gizartean hartzen ari den balio eta indarraz. Errealitatea bera anitza denez, eguneroko bizitzaren parte dela eta bizitzaren esperientziaren muinean dagoela ohartu behar dugu. Hortaz, aniztasunak dena zeharkatzen du: gizartea (adina, sexua, klasea…), gorputzak (gizenak, argalak, altuak, baxuak…), natura, azalak, genero identitateak, orientazio sexualak, auzoak, herriak, hizkuntzak eta abar. Kultura faktore ezberdinak gehitzearen ondorioa den moduan (ez estatikoa ezta aldaezina ere), aniztasuna ere eraldatzen dago uneoro, testuinguru eta garai ezberdinetara moldatzen doa eta konstrukzio sozial bat denez, eraikitzen den bezalaxe, deseraiki ere egin daiteke.  Beraz, aniztasuna ona, beharrezkoa eta aberasgarria da. Teoriatik haratago, modu praktikoan ezberdinen arteko hartu-emanak, aniztasun hori guztia bizitzeko eta elkarbizitza hobetzeko tresna bihurtzen dira, aurrera egiten eta egokitzen lagunduz. Modu honetan, eskola gizarte ko...

Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza, bideo eta irudien inguruko hausnarketa

NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA? Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.  Gure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo genuke? Konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.  DESBERDINTASUNAK AMANKOMUNAK Baikorra Maitekorra Neska Enpatikoa Euskalduna Ulerkorra Adeitsua Pazientziaduna Etiketak alde batera uztea Bere munduan dagoena Lagunen laguna Alaia Lotsatia Burugogorra 1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK 1.1. Nola jantziko zenuke zure alaba edo semea? Gure seme-alaba eroso jantziko genuke, adinaren arabera bere beharrak asetzeko erosoen egoteko moduko arropak erabiliko genituzke. Haurrak preferentziak ...

Ipuinekin aniztasunera bidean

Imagen
Ukaezina da literaturak eta ipuinek haurrengan duten garrantzi eta eragina, eta nola ez, horretxegatik, Haur Hezkuntzan ezinbesteko material edo baliabide dira. Haurrek ipuinekin eta ipuinez disfrutatu, gozatu, imajinatu, eta sortzeaz gain, hauen bidez ere asko ikas dezakete, eta ikaskuntza hau zuzenekoa izan daiteke baina baita zeharkakoa ere. Hortxe dago gakoa, zeharkako ikaskuntzan.  Zenbait gai hitzez landu daitezkeen arren, ipuin batean askoz ere hobeto islatu daitezke eta honi esker hainbat balio irakatsi, “oharkabean”. Gure kasuan, gai nagusia aniztasuna izan da, orokorrean, eta ipuin ezberdin hauei esker aniztasun mota asko landu ditugu. Ipuin hauek irakurri ondoren aniztasunaz dugun ideia zabaldu dugula esango genuke, izan ere, aniztasuna eguneroko gauza txikienetan ere badagoela ohartu gara. Arraroa, Munstro arrosa eta Hodeiekin dantzan ipuinetan adibidez, gaur egungo auzoetan dagoen aniztasunari egiten zaio erreferentzia. Bestalde, gaur egungo gizartean ezber...

Artea gizartea eraldatzeko tresna gisa

Gaur egun geroz eta gehiago hitz egiten da gizartearen etengabeko aldaketaz, kultur aniztasunaz, inklusioaz, bazterkeriaz, elkarbizitzaz… Azken finean, gizartea eboluzionatzen ari da eta eskola gizarteak bizi duen errealitate aldakor honi erantzutea eta egokitzea ezinbestekoa da. Hezkuntza ereduak egun dagoen errealitateari erantzun behar dio: elkartrukeari garrantzia emanez eta gizartearen parte guztiei bere eragina aitortuz. Hala ere, eraldaketa, poliki-poliki ematen den prozesu konplexua da eta aldaketa indibiduala zein kolektiboa eskatzen ditu. Gizarte solidario, justu, kritikoa… eraikitzea guztion erantzukizuna da. Hau lortzeko, ezinbestean, gizartean ezarrita dauden harresiak (genero, koloreak, arrazak…) bota, puskatu behar dira, aurreiritzi kulturalak eta genero estereotipoak hautsiz, besteak beste.  Irakasle moduan, norberaren diskurtsoa definitzea eta lantzea beharrezkoa da, gero ezarrita dagoena zalantzan jartzeko eta modu kritikoan lan egiteko. Irakasleek beraie...

Arte garaikidearen eskutik aniztasunaren kontzeptura hurbiltzen

Arte garaikideak bizi garen gizarteko gertuko gaiak islatzen ditu, egun bizi ditugun errealitateko gaiak modu ezberdinetan erakusteko aukera eskainiz. Hortaz, eztabaida politiko eta sozialerako gune izateaz gain, hezkuntzarako baliabide pedagogiko gisa lagungarria izan daiteke eta izan da, gu geu ikasle garen neurrian. Egin dugun bidaia honetan zehar izan ditugun sentimendu kontrajarriek aniztasunaren kontzeptu sozialera hurbildu gaituzte, guztiak aniztasun horren parte sentiaraziz eta protagonista bihurtuz. Erakusketaren gidaria, dinamika parte-hartzaileen bitartez, gure sentimendu, sentsazio eta esperientzien bidelagun izan da; enpatia, zapalkuntza, pribilegio sentimendu... kontrajarriak biziaraziz. Ezagutza denon artean osatzen joan gara, guztion bizipenak lagungarriak izan direlarik hausnarketa sakonago baterako bidean. Honekin batera, lagungarria izan zaigu gidariak artelanak aurkezterakoan erabili duen modu librea; batetik, guri egindako galdera irekien bitartez egitea et...

Aniztasunaren inguruan... aurreiritziak

Gaur egun etengabe erabiltzen den hitza da aniztasuna, baina hau definitzeko zein hitz erabiliko genituzke? Argi dago pertsona bakoitzak hitz ezberdinak erabiltzen ditugula eta hauetako batzuk ondorengoak dira: Aberastasuna : aniztasuna modu aberats batean ikustean datza, hau da, ezberdintasun orok pertsona berezi eta bakarrak egin gaituela ohartzea. Ikaskuntza : aberastasunarekin zuzenean lotuta dagoela esan dezakegu, aniztasun honi esker, gizakiok modu batean edo bestean, erabateko eta etengabeko interakzioan gaude eta honek, ikaskuntza ekartzen duelarik.  Inklusioa : gizartean aurki dezakegun aniztasuna errespetatzea eta onartzea ezinbestekoa da guztion arteko elkarbizitza sustatzeko eta norberaren giza eskubideak aitortuak izateko.  Berdintasun - ezberdintasuna : guztiok berdinak garenez ezinbestekoa da gure gizartean inolako bazterkeriarik ez egotea. Aldiz, berdintasun honetan pertsona bakoitza oso anitza dela esan daiteke, denak baikara ezberdinak eta bakarrak e...

Ongi etorri! / ¡Bienvenidos!

Imagen
Kaixo! Ni Maddi naiz, eta Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz, etorkizunean irakasle izateko asmoz. Aurtengoa nire bigarren urtea da, eta oraingo honetan blogera oso gogotsu eta indarberrituta nator. Hau irakurtzen zabiltzatenoi... zuei, bai zuei! Bertan sarrera ezberdinak aurkituko dituzue: moduloko lanari lotutakoak, hausnarketak, gelan egindako tailer edo hitzaldi ezberdinen hausnarketak, IKTn egiten dugunari buruzko egunerokoa... Hala ere, moduloa etiketarekin agertzen diren hausnarketak ez ditut nik bakarrik egin, nire taldekideekin batera sortutakoak dira. Horregatik, hementxe uzten dizkizuet nire kideen blogen linkak, bertan sarrera hauek aurkitu ahal izango baitutuzue: https://ianireelizaran.blogspot.com/ https://gorostidilaura.blogspot.com/ https://iratiintxaurrondomujika.blogspot.com/ https://zuridiezpahh2.blogspot.com/ https://aintzanegallegorodriguez.blogspot.com/ Kontatu digutenez, gure lana aberatseko hitzaldi ezberdinak entzungo ditugu, leku ezberdin...