Borroka amaigabeak
Premia bereziak dituzten haur eta familien bizitzak askotan borroka amaigabeak dira. Haur hauen atzean bizipen zailak daude eta hori gutxi ez balitz, gizarteak ez ditu famili hauen beharrak asetzen. Honek, familia hauek bizi dituzten bakardade eta beldurrak areagotzen dituelarik. Hunkigarria izan da Maitederrek eskaini digun hitzaldia, berak hezkuntza eremuan esperientzia zabala izateaz gain, behar bereziak dituen haur baten ama baita eta honek balio erantsia ematen dio eskaini dakiguken azalpen orori. Gizarte zerbitzuek ez dute behar bezala erantzuten, eskolak oztopoak jartzen ditu etengabe eta herria bera ez dago prestatuta pertsona hauei modu egokian erantzuteko. Premiazkoa da familia hauei bizitza erraztea: zerbitzuak egotea, gizartea sentsibilizatzea, pertsonak inplikatzea… ezinbestean, gizartea hezi beharra dago! Zentzu honetan, Hezkuntzak badu zeresanik eta ez dago beste aldera begiratzeko aukera gehiagorik. Hezkuntza sistemak famili hauei erantzutea derrigorrezk