Arte garaikidearen eskutik aniztasunaren kontzeptura hurbiltzen
Arte garaikideak bizi garen gizarteko gertuko gaiak islatzen ditu, egun bizi ditugun errealitateko gaiak modu ezberdinetan erakusteko aukera eskainiz. Hortaz, eztabaida politiko eta sozialerako gune izateaz gain, hezkuntzarako baliabide pedagogiko gisa lagungarria izan daiteke eta izan da, gu geu ikasle garen neurrian. Egin dugun bidaia honetan zehar izan ditugun sentimendu kontrajarriek aniztasunaren kontzeptu sozialera hurbildu gaituzte, guztiak aniztasun horren parte sentiaraziz eta protagonista bihurtuz. Erakusketaren gidaria, dinamika parte-hartzaileen bitartez, gure sentimendu, sentsazio eta esperientzien bidelagun izan da; enpatia, zapalkuntza, pribilegio sentimendu... kontrajarriak biziaraziz. Ezagutza denon artean osatzen joan gara, guztion bizipenak lagungarriak izan direlarik hausnarketa sakonago baterako bidean. Honekin batera, lagungarria izan zaigu gidariak artelanak aurkezterakoan erabili duen modu librea; batetik, guri egindako galdera irekien bitartez egitea et