Azken posta
Bidaiaren amaiera iritsi da... oraingoan aniztasuna eta hezkuntzaren inguruan ibili gara galtzak bete lan! Hala ere, bidaia, espero genuen moduan, oso aberasgarria izan da eta gustura aritu gara lan eta jolasean. Poza, tristura, haserreak… denetik izan ditugu bidean, baina bidai hunkigarria izan da benetan. Lanari amaiera emateko, azken post honetan, bidaiaren laburpen txiki bat egingo dugu. Aniztasunaren inguruan… aurreiritziak genituenez, lanari hasiera emateko, gure ideiak eta usteak mahai gainean jarri genituen. Pixkanaka, ordea, gure koloretako munduak gris koloreak ere bazituela konturatu ginen eta arte garaikidearen eskutik aniztasunaren kontzeptura hurbiltzen aurrerapausoak emateko, L’intrus erakusketa, bereziki, lagungarria izan zen. Bidaian aurrera, ordea, artea gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko ideiak liluratuta utzi gintuen: hitzaldiek maila teorikoan ekarpenak egin zizkiguten; tailerrekin aldiz, maila pertsonalago batean, aniztasunak dakarrenarekin